My Twitter Feed

April 27, 2024

NOTICIAS FLASH:

Ghero. Euskara 3000 urtean.

Ghero

Jokin Oregi zuzendariak ‘Ghero’ antzezlanaren zertzeladak eman dizkigu elkarrizketa honetan. Denboraldi honetako arrakastarik nagusi bilaka daitekeen obra non euskara protagonista nagusia den. Patxo Telleriak idatzitakoa, kultur aniztasunaren ondarea loratzeko lana da. ‘Ghero’ Euskaltzaindiak proposaturiko ideia batetik dator. Zuen lan prozesua asko aldatu da baldintza honetatik abiaturik ala askatasun osoa izan duzue nahi zenutena egiteko? Ideia baino enkargua izan zen. Akademiaren mendeurrena dela eta kultur ekimen batzuk antolatu nahi zuten, nolabait Euskaltzaindia plazara, kalera ateratzeko, eta mendeurrena hau ospatzeko antzerkiaren bidez egitea erabaki zuten eta hori dela eta enkargua bidali ziguten. Horretarako Patxo Telleriak testua egiteko ardura hartu zuen, Akademiatik ondo…