Hesia Urraturik. Xabier Lete In Memoriam.
‘Hesia urraturik’ Joxan Goikoetxeak Xabier Leteren oroimenez, haren 10. heriotza urteurren ospakizunerako idatzitako Oratorio sinfonikoa da, haren testu eta melodia bilduma berreraikitzen duen alegoria. Egilea elkarrizketatu dugu proiektu honi buruz gehiago jakiteko. Azalduko diguzu mesedez hau bezalako ‘Hesia Urraturik’ oratorioa sortzea erabaki duzun zergatia? Xabier Letek eskaini zidan adiskidetasun eta geriza, edonor erraz ohitzen den abaroa izan zen niretzat. Hatz gutxiekin kontatzen diren pertsona zorrotz eta buruargi horietako baten jomugei zehatz-mehatz erantzun behar niela jakinaren gainean izanik ere, egiazko buruhaustea haren heriotzaren ondoren zetorkidan: ez bakarrik utzi zidan hasierako hutsune eta zurztasun izugarriengatik, baita erabakiak hartzeko nuen beldurragatik eta sentimendu…
COMENTARIOS