My Twitter Feed

May 18, 2022

NOTICIAS FLASH:

Huntza. Zuzeneko Kontzertuetara Buelta.

Huntza2

Huntzak, euskal musikagintzan azken urteotako banda garrantzitsuenetariko bat, hasi berri den urteari gogotsu ekin nahi dio. Uxue Amonarrizekin hitz egin dugu bandaren egoeraz gehiago jakiteko eta nola prestatu duten datozen hilabeteotan emango dituen kontzertuak. Denon itxaropena da 2022 urtean murrizketaz beteriko garai hau atzean geratzea. Zer moduz zaudete agertokietara igo gabe hilabete luze hauek pasa eta gero? Gogotsu, baina aldi berean ziurgabetasun puntu batekin. Azken batean, denbora luze goaz diskoa berria eta gira prestatzen eta horrek ilusio handia pizten du. Baina ikusita azken momentuan dena alda daitekeela, ez da erraza izaten ari. Jadanik hiru kontzertu atzeratu behar izan ditugu, eta…