My Twitter Feed

October 9, 2026

Niña Coyote eta Chico Tornado. Mutanteak.

ninacoyoteetachico

Estreinatu eta hogeita hamar urte baino gehiagora, Acción Mutantek gorputz deserosoak, pertsonaia moldakaitzak eta satiraren eta distopiaren artean dagoen gizartearen gaineko begirada mantentzen ditu. Tracking Bilbao 14ren barruan, Niña Coyote eta Chico Tornadok Álex de la Iglesiaren filma berreskuratu dute, haien errepertorioan oinarritutako soinu banda batekin zuzenean laguntzeko. Kontua ez da filmerako musika berri bat hutsetik konposatzea, baizik eta abestiak irudien erritmoan moldatzea, batak eta besteak elkar eragin dezaten utziz. Donostiako bikotearekin hitz egin dugu prozesu horretaz, musikaren eta gorputzaren arteko harremanaz eta rockak mutatzen jarraitzeko duen gaitasunaz.

Nondik irten zen proiektu honetarako ideia? Zergaitik uste duzue zuen musika filme honetarako aproposa dela? Ze erlazio duzue pelikularekin? Urtero egiten den ziklo honetan parte hartzera gonbidatu gintuzten. Gaztetan asko maite genuen filme hau aukeratu genuen. Interesgarria da ikustea nola hainbat kontzeptu guztiz ekargarriak diren gaur egunera eta nola beste hainbat guztiz zaharkituta geratu diren.

Zelan konposatzen da filme baterako musika? Inprobisaketa hutsa, eszena konkretu edo ideiak, soinu banda originalean oinarrituz…? Proposamena norbere kantuak filmera moldatzekoa zen, ez pelikularako espreski sortutako kantuak, baizik eta errepertorio propiotik abiatuz pelikularekin uztartuko zen moldaketa sortzea. Inprobisaketatik aldendu eta Niña Coyote eta Chico Tornadoren errepertorio propioa du berezko soinu bandarekin batera.

Zein izan da erronkarik handiena? Zergaitik? Erronkarik handiena kantuak pelikularen erritmo eta tartetan enkajatzea izan da. Honetarako euren iraupena egokitu behar izan dugularik.

Zuen musikan fisikotasun handia dago. Ze erlazio dauka bat ez datozen gorputzei buruzko filme batekin? Filmearen itzalpetan ezkutatuko zarete edo fisikotasun hori azaleratuko da? Oraingo honetan pelikulari protagonismoa eman eta itzaletik sortuko dugu musika. Bolumen aldetik ere pelikularen audioa errespetatuko dugu.

Inadaptatu batzuek munduaren aurka jartzen diren filma bada, zer geratzen zaio rockari horretaz? Gehiago mutatu beharko luke estilo eta eszenak? Musika eta rocka. Kasu honetan, beti daude etengabeko eraldaketa edo mutazioan. Mikel Izarraren testua.

Niña Coyote eta Chico Tornadok Tracking Jaialdian joko du urriaren 2an Sala BBKn eta Gasteizko Jimmy Jazz aretoan 10ean, Bala eta Sandré taldeekin batera.

Deja un comentario