Willis Drummond. Bizitza Elkarrekin Ospatzeko eta Gozatzeko Da.
Jurgi Ekizak, Willis Drummondeko abeslariak, hilabete hauetan ziurgabetasuna nola bizi izan duten eta Donostian, Bilbon, Ondarroan eta Zumarragan beren azken ‘Zugzwang’ diskoa zuzenean aurkezteko nola prestatzen diren azalduko digu. Pandemia iritsi baino lehentxeago, Japonian, Australian eta Tahitin ‘Zugzwang’ aurkezteko denbora eman zizuen. Nola ikusten zenuten orduan egoera? Non aurkitzen zineten konfinamenduaren hasieran? Bai. ‘Zugzwang’ 2019ko azaroan argitaratu genuen eta lehen kontzertuak eman genituen 2020 hastapenean. Euskal Herrian lehenik, Biarritz-eko Atabalen eta Bilboko Kafe Antzokian, bietan sarrerak agortuz. Horren ondotik, hasi genuen bira kanpoan; Justu Japoniara iristean, hasi zen aipatzen COVIDa telebista eta irratietan, han, hemen bezala, baina birako kontzertu guzi…
COMENTARIOS