My Twitter Feed

March 29, 2024

NOTICIAS FLASH:

Bulego. Bide Berriak Irekiz Euskal Musikan.

BULEGO20212627

Bulego boskote azkoitiarrak ‘Erdian oraina’ diskoa aurkezten du. Pop klasikoenari ekinez, proposamen berria eta energiaz beterik eskaintzen digu, bizitzaren zoragarria izan daitekeela gogorarazten diguten abesti argitsuen bidez. Tomas Lizarazurik, bandaren abeslariak, egindako elkarrizketa honetan hain proiektu erakargarriari buruz gehiago jakingo dugu. Zer moduz animoak ia denetarako murrizketez beteriko hilabete luze hauek eman ostean? Oso motibatuta gaude! Zentzu honetan talde berezi xamarrak gara, izan ere gure lehen kontzertua eman ondoren pandemia iritsi zen. Orduan kantu bakarra geneukan kaleratuta eta proiektua jaio besterik ez zen egin, noski guretzat kolpe latza izan zen. Hala ere, hein batean pilak jarri zizkigun konfinamenduaren gai honek…