Bulego. Pauso bat haratago.
Bulego, azken urteotako euskal musikan fenomenorik aipagarrienetako bat bueltan da. Tom Lizarazu abeslariarekin hitz egin dugu argitaratu berri duten bigarren diskoak zer dakarkigun hobeto jakiteko.
2024 urtean bigarren diska argitaratu duzue. Aurrekoaren arrakastaren presioa sentitu duzue korposatzean? Diska berriaren lehenengo pausoetan bai, nolabaiteko presioa eragin zigun aurreko diskoaren arrakastak eta batez ere gauzak ondo egin nahi izateak. Gure asmoa musikaren alde apustu egitea da, dagoeneko gutariko batzuren ogibidea da BULEGO eta horrek ere gauzak aldatzen ditu disko berri bati aurre egiterako orduan. Dena den, hasierako blokeoak eta gero txipa aldatu genuen, ‘Zure Begi Horiek’ kantua izan zen jaio zen diskoko lehen kantua eta abesti honek erakutsi zigun ez geniola pisu gehiegirik eman behar kanpotik pentsatuko ote duten horri. Horren ordez, barrura begira jarri eta sentitzen genuenari jarraika konposatzen hasi ginen kanpoko eraginak alde batera utzita. Sorkuntzari dagokionez bide oso aberasgarria izan da eta espero ez genuen tokietara eraman gaitu.
Zer aurkituko dugu bigarren lan honetan? Zuen estiloan sakondu duzue? Gauza berriei ekin diozue? Pauso bat haratago joaten saiatu gara, gure konfort zonatik atera eta kanpoan zer dagoen arakatu dugu besteek zer pentsatuko dutenari pisua kenduz eta benetan guri zerbait sentituarazten zigunari jarraika. Disko honetan orain arte BULEGOn ezezagunak diren paisaiak topatu ahal ditu entzuleak nahiz eta betiko gure esentziak hor jarraitzen duen.
Beste artista batzuekin kolaborazioak ardatz inportantea da diskan. Nolakoa izan da esperientzia? Kolaborazioak era oso naturalean jaio dira, bidelagun izan ditugun pertsonak izan dira diskoan parte hartu dutenak eta zentzu hortan oso prozesu ederra izan da. Asko ikasi dugu beste artista batzuekin lan egiten eta gainera gozatzeko aukera izan dugu betidanik mirestu izan ditugun artistak gure diskoan parte hartzen ikusita.
Kontzertuen zerrenda luzea duzue urte honetarako. Horretaz gain, denbora izango duzue agian beste talde batzuen abesti berrietan parte hartzeko ala ez da zuen asmoa Bulego proiektutik kanpo ezer egitea? Ez gaude ezertara itxita, aberasgarria iruditzen zaigu beste taldeekin edo proiektuekin elkarlanean aritzea eta askotan agendak bateratzea zaila izaten den arren gogotsu gaude gauza berrietan murgiltzeko. David Tijeroren testua.
Donostia, martxoaren 10ean Kursaal