My Twitter Feed

March 19, 2024

Merina Gris. Laurogeita Hamarreko Uzta.

Merina-Gris-3-scaled

Merina Gris 2020 urtean Donostian sorturiko banda da. Sarak, Julenek eta Paskalek osatua, hasiera hasieratik, estetika boteretsuaren eta pop elektroniko indartsuaren bidez euskal musikagintzan proposamen interesgarrienetariko bat bihurtu zen. Julenekin egin dugu berba proiektu honi buruz gehiago jakin ahal izateko.

Estilo nabaria lortu duzue, agian zailena, musikaren panoraman dagoen uniformetasuna ikusita. Pop elektroniko zakarra, nolabait izendatzearren. Zuen aurreneko proiektu musikaletan barruan zeneukaten potentziala garatzeko aukerarik ez zegoen? Ez, esango nuke guztiz kontrakoa, gure potentziala garatzeko aukera bertan izan dugula. Are gehio, agian gure potentziala beste proiektuetan iritsi da Merina Grisen behar hori izatera eta bandaren sorrerari aukera hori ematera.

Nik uste, egia da, ez zirela esparruak gaur egun Merina Grisen egiten duguna garatzeko baina era naturalean etorri da. Hor ikasitakoa eta egindakoa orain garena da eta azkenean espazio hori faltan izan baino, espazio berri hau sortzeko eman den aukera bertan garatu da.

Beste ezaugarri bat zuen orain arteko ibilbidean kolaborazioak izan dira, azkenekoa, Sandra Delaporterekin. Merina Gris taldearen funtsa galtzeko arriskua ez ote dago? Egia esan, kolaborazio asko egin dugu baina ahots-kolaborazioak, kantetan, bakarrik bi izan dira, Sandrarena (Delaporte taldekoa) bigarrena da, Crisekin, Belako taldekoa, bestea izan zen … esango nuke kontrakoa dela. Kolaborazio gehienak bandaren estetika sortzeko izan dira.

Orduan, estatistikoki nahiko kolaborazio gutxi izan dira. Kolaboraziak zerbait osagarria bezala planteatu dugu. Abesti nahiko itxia dugularik planteatzen dugu kolaborazioa. Askatasuna ematen diogu kolaboratzaileari bere sorkuntza gehiegi ez mugatzeko baina artistaren menpeko egon gabe.

Aipagarriak dira zuen kanten hitzak. Zuen belaunaldiaren ziurgabetasun eta tentsioa islatu ahal izan duzue haietan. Musikatik kanpo nolabaiteko erreferentziaren bat izan duzue abestiak idaztean? Ez dugu literatura gehiegi kontsumitzen; Sarak, agian bai. Gaurkotasunarekin zerikusia duten testuak irakurtzea gustatzen zaigu. Nire kasuan, olerkia gogoko dut nahiz eta asko ez kontsumitu baina bai nabaritzen det zerbait iristen zaidanean, eragin handia duela niregan. Oso zinefiloak gara, seriefiloak ere bai eta kontsumitzen ditugun edukien tramek eragin handia dute guregan.

Jendearekin hitz egiteak ere inspiratzen nobela esango nuke, asko inspiratzen nauela, bizitzari, kontzeptu bati buruz hitz egiteak. Jendeak esandako esaldi batzuek asko markatu naute eta hortik ideia bat garatzeko lagundu dit.

Beste artista batzuek inspiratzen gaituzte,… musika entzumen sakon egiten badugu, horrek ere bai inspiratzen kontzeptuak inspiratzen eta artisten jarrerak, artisten obrak baita transmititzen dituzten mezu sozio-politikoak kantetatik haratago. Horrek ere asko inspiratzen gaitu.

Zer ikusi eta entzungo dugu zuen hurrengo kontzertuetan? Ze nolako harrera izan duzue orain arte? Oso pozik gaude izan dugun harrerarekin, egia esan. Ez genuen espero, gure buruarekiko fede puntu hori bagenuen ere, baina beldurra ere bai, baina, hala ere, espektatiba guztiak gainditu dira. Espero ez genuen komunitate bat gure proiektuarekin identifikatua sentitzen dena sortu da eta hori guretzat sekulako lorpena da. Eta era naturalean sortu izanak balio erantsia ematen diola uste dut. David Tijeroren testua.

Deja un comentario