My Twitter Feed

March 29, 2024

NOTICIAS FLASH:

Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa.

EZ DOK HIRU-Guillermo Casas4

Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak osaturiko “Ez Dok Hiru” bikote artistikoak “Euskal Musikaren Benetako Istorioa” antzeslana aurkezten dute. Euskal abesti ospetsuen hizkietan oinarrituriko ikuskizun teatrala, umorea ardatza harturik. Patxorekin hitz egin dugu proiektu honi buruz gehiago jakiteko. Deigarria da “Euskal musikaren benetako istoria” obra honetan erabilitako ikuspegi umoretsua, nostalgiari aurre egiteko baliabidea ote? Guk ez dugu antzeslan nostalgiko bat egin nahi izan. Gure kantutegi erabili dugu baina horrek ez du esan nahi atzerabegiko ariketa denik. Ikuskizunean erakusten ditugun kantak gaur egun abesten dira. Batzuk klasiko-agoak dira, baina guztiak bizirik daude eta umorea, ba, Ez dok Hiru formatu honetan Mikelek eta…